Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Fetuen taupadak

2022ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Texasek 2011n abiatu zuen bideagogora ekarri du Hungariakoak: emakumeak behartu zituen abortatu aurretik fetuaren taupadak entzutera. Abortua estatu hartan erabat debekatzeko legea onartu aurreko urratsa izan zen, eta AEBetan egin duen bilakaerak zer pentsatua eman beharko luke, hemen, Europan.

Orbanen gobernuaren dekretua atzotik da indarrean Hungarian, eta horixe ohartarazi dute gobernuz kanpoko erakundeek: emakumeei egiten dieten jazarpenaz eta presioaz gain, abortua zailtzeko urrats kezkagarria dela. Ez dago zalantzarik eskuin muturreko gobernuak bide hori egingo duela, inork galarazten ez badio behintzat.

Hain justu, Europako Parlamentuak ohartarazi du EBren oinarrizko balioak arriskuan jartzen ari dela Hungaria aspaldian, eta Europako Batzordea proposamen bat egitekoa da etzi dirulaguntzak izozteko, jarrera aldatzen ez duen bitartean. Ustelkeria, botere judizialaren independentziarik eza, eta emakumeen, LGTBI kolektiboaren edota migratzaileen kontrako ekinbideak dira, besteak beste, zigortzeko arrazoiak. EBk heldu beharko dio gaiari, agendan aspalditik du eta. Eta, bide batez, berrazter dezala zer gertatzen ari den emakumeekin Polonia bezalako herrialdeetan. Ez dadila izurria zabaldu Europa osora, AEBetan gertatu den bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.