Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Ezkutatu zure trapuak

2023ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Zikinak ez badaude ere, eta garbitu berriak badira ere, ezkutatu. Etxe bateko bizitzaren arrastoak balkoian jarritako loreekin eman daitezke, edo aire librerako prestatuta dauden mahai eta aulkiekin. Baina trapuekin, ez. Trapuak, kuleroak, soinekoak, kamisetak, izarak, galtzerdiak... etxe guztietan dauden arropak ezin dira eseki kanpoan, ez behintzat kaletik ikusteko moduan. Ez dute herri guztietan debekatu arropa zintzilikatzea, baina baibatzuetan. Estetika kontua omen.

Estetika. Zer da, baina, hori? Zatarrak al dira etxeetan dauden, orok janzten dituen, eta beraz, kalean ere ikustendiren arropak? Edo zer da itsusia? Arropak garbitu eta lehortzen jartzea? Zaintza ez da zatarra. Eta garbigailua jarri, arropak zabaldu, jaso, eta armairura itzultzea ez da magia; zaintza da. Arropak jantzi ahal izateko, garbitu eta lehortu egin behar baitira. Eta hori norbaitek egin behar baitu. Eta hori lan bat da. Lan ikusezin eta aitortugabe bat. Ezkutatzerik merezi ez duena; alderantziz, agerrarazi beharrekoa.

Zaintza sistema osoa auzitan jartzeko greba feminista orokor baterako deia mahai gainean den honetan, arantzak ageri dira bazter guztietan. Estetikaren izenean zaintza lanak ezkutatu nahi dituena, ez doa bide onetik. Eta, gainera, argudioa bera ere txarra da; baztertu etaezkutatu beharrekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.