Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

«Ez gure izenean»

2023ko urriaren 24a
00:00
Entzun
«Ziurtatu nahi dizuet Europa beti egongo dela gizateriaren eta giza eskubideen alde. Nazioarteko komunitatearekin elkarlanean arituko gara, nazioarteko giza zuzenbide humanitarioa errespetatzen dela bermatzeko». Aldea dago hitzetatik ekintzetara. Izan ere, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearen hitzak dira, Europak Palestinako gatazkan erakutsitako jarreraz kezkatuta, Europako Batzordeko 800 funtzionario eta diplomazialarik idatzitako gutun bati erantzunez eginikoak. Von der Leyenek izan duen jokabidea arbuiatu dute gutunaren sinatzaileek: «Ezin gara behatzaile isilak izan. Zuk presidente gisa ordezkatzen duzun erakundea ez da gai izan hamarkada askotan erabateko zigorgabetasunez garatu den Palestinako tragedia geldiarazteko; eta, orain, gainera, badirudi azkenaldian izan dituzun zoritxarreko jarrerek bidea ematen dutela Gazako zerrendan gerra krimenak azkartzeko eta legitimatzeko». Azala behar du, Israeli halako babes esplizitu bat adieraziostean, nazioarteko zuzenbidearen errespetuaz hitz egiteko. Bada, 800 sinatzaile horiek zuzenean leporatu diote Von der Leyeni europar askok pentsatzen dutena. «Ez nire izenean» eta«ez gure izenean». Horixe izan da Europak Palestinarekin izan duen jokabideari sare sozialetan eta kalean eman zaion erantzun zabala, eta halaxe adierazi diote 800 sinatzaileek Von der Leyeni ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.