jakes goikoetxea
Hizpideak

Excel herritarrak

2013ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Hasi prestatzen. Lan erreformaren hamaikagarren erreforma gero eta gertuago dago. Espainiako Gobernuak etengabe egin dizkio aldaketak jatorrizko lan erreformari, eta ultraaktibitatearen amaieraren ondorioak nabaritzen hasi direnean, enpresaburuen aldeko abesbatza hasi da berriro kantuan: Nazioarteko Diru Funtseko adituek —bai, iragarpenetan eta aurreikuspenetan etengabe huts egin duten horiek— bi urtean soldatak %10 jaistea hitzartzeko proposatu diete Espainiako enpresaburuei eta sindikatuei, ariketa teoriko batean emaitza onak eman dizkielako; Olli Rehn Europako Batzordeko Ekonomia komisarioak proposamena babestu du; eta CEOE Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioak lanaldi osoko kontratuak lanaldi laburreko bihurtzeko erraztasunak eskatu ditu, enpresaburuaren esku utziz nor behartuko duen kontratu mota batetik batetik bestera pasatzea. Lanaldi laburreko kontratuak sustatu nahi ditu, eta enpresaburuak langileak ordu gehiagotan lan egitea behar izanez gero, lanordu osagarriak ia mugarik gabe gehitzeko aukera eskatu du. Ordukako kontratuak orokortzea, alegia. Hori gutxi ez eta adin muga kendu nahi die prestakuntza kontratuei, 50 urtetik gorako bekadunak eta ikastunak ahalbidetuz, esaterako. NDF bat dator, lan erreforma sakontzeko eskatzen dio etengabe Espainiako Gobernuari.

NDFk dio soldatak murriztuta enplegua sortuko dela. Gezurra. Soldatak jaitsi dira—gehiago jaitsiko dira—, eta ez da enplegurik sortu. Soldata jaitsiera basatiak izan dituzten herrialdeetara begiratu baino ez dago: Grezia, Portugal... Ez dute ikusi nahi, ordea. Herritarrok Excel orrietako zenbakiak gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.