martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Eustaten, leitzarrak melillarren pare

2022ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
(Tituluan, leku faltagatik, 'leitzarrak' irakurtzen den lekuan irakur bedi'ipar euskal herritarrak' ere)

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hoteletan uztailean egon diren bisitarien kopurua eman zuen atzo Eustatek, Eusko Jaurlaritzaren estatistika erakundeak. Iaz baino askoz erabiltzaile gehiago izan dira, 2019ko datuak gainditzeraino. Txosteneko datu interesgarrien azterketa —hotelen prezioak, besteak beste— beste baterako utzita, etsigarria da beste behin ikustea Eustatek Nafarroako bisitariak «Estatuko beste bisitariak» eta Ipar Euskal Herrikoak «Atzerriko bisitariak» sailetan urtzen (ezkutatzen, gutxiesten, zokoratzen...) dituela. Estatistika erakundeak ezin izango du argudiatu eskuraezinak zaizkiola datu horiek, erreserba egiteko orduan eman behar direlako.

Ulergarria da Eustatek ez biltzea bere txostenetan Volkswagenen Iruñeko lantegian zenbat auto egiten diren, edo zenbat bidaiarik erabiltzen duten aldiriko trena Ipar Euskal Herrian.

Seguru, turismo kanpaina batzuk diseinatzeko orduan, Eusko Jaurlaritzak kontuan edukiko dituela beste euskal herrietako bisitarien datuak.

Zergatik ez publiko egin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.