inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Euskararen ezina

2022ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Botila erdi betea edo erdi hutsa ikus daiteke, nondik begiratzen den. Soziolinguistika Klusterrak egindako kaleko erabileraren neurketak erakutsi du gelditu egin dela azken bi ikerketetan atzeman zuten beherakada. Baina, aldi berean, erakutsi du euskara ezinean dabilela. Ezagutza handitu arren, horrek ez duela islarik erabileran. Horrekin lotuta, datu bat argigarria da: 1997an egin zuten neurketan, elkarrizketen %13 ziren euskarazkoak; 2021ekoan, %12,6.

Testuinguruan jarri behar dira datuak, jakina. Haurren eta gazteen artean erabiltzen dute gehien euskara. Eta, duela mende laurden ez bezala, zaharrak dira euskaraz gutxien aritzen direnak. Halaber, inguruko beste hizkuntza gutxitu batzuetan —Katalunian eta Galizian, kasurako— atzemandako erabileraren apaltze handirik ez da gertatu oraingoz.

Baina kezkagarria da, esaterako, eremurik euskaldunenetan neurketak jaso duen erabileraren moteltzea. Azpimarratzekoa da, alde horretatik, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskara pairatzen ari den odolustea. Eta hori bezain asaldagarria da euskara hiriburuetan bazterrekoa izatea, askotan frantsesa eta gaztelania ez diren beste hizkuntza batzuk baino are bazterrekoagoa.

Bukaerako argazkia ia duela 25 urteko bera da. Hizkuntza politikak ere bai. Eta sabaia jo izana jada ez da sentsazio bat, egiaztapen bat baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.