martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Euskara ere azpikontratatua

2023ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Zer inportako zaio zerbitzu publiko baten erabiltzeari zerbitzu hori eskaintzen ari zaion langilearen kontratu tipologia, alegia, funtzionarioa den, kontratu laborala daukan, esleipen baten ondorioz zerbitzua emateko ardura irabazi duen enpresa bateko langilea den... Kasu horietan guztietan oinarrizko eginkizuna zerbitzua ematea da; titulartasun publikoa daukan zerbitzu bateko langile batek zerbitzu hori jaso nahi duen bezero bati zerbitzu bat ematea. Erraz ulertzen da, ezta? Bada, ez du ematen.

EAEko Auzitegi Nagusiak erabaki berri du Barakaldoko Udalak ezin diola «inposatu» kultura zerbitzua euskaraz ematea jendaurreko zerbitzua eskainiko duen enpresa azpikontratatu bati. Epaileen argudioak urrezko markoan erakusteko modukoak dira. Lehena da zerbitzu horretan badaudela euskaraz badakitelako zerbitzua eman dezaketen langileak eta, bigarrena, eskaera horrek eragina eduki dezakeela langileengan.

Auzitegiaren erabakia CCOO sindikatuaren salaketa baten ondorioa da, hori da larriena. Sindikatu horren helegitea ez baita deialdiaren formara mugatzen; eduki nagusia jartzen du zalantzan: azpikontrata baten langileek zerbitzua euskaraz eman behar ote duten.

Bide batez, noiz arte eskainiko dituzte erakunde publikoek zerbitzu publikoak azpikontratatutako enpresen bidez? Langileei eta euskarari lagunduko liekete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.