jakes goikoetxea
Hizpideak

Europa, Merkelen mende

2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Gogoratzen Europako Batasuneko agintarien ekaineko goi bileraren osteko tituluak? Gehienek zioten Hollandek, Montik eta Raxoik Merkel makurrarazi zutela. Zergatik? Alemaniako kantzilerrak onartu egin zuelako ESM erreskate tresna iraunkorrak bankuei laguntzak zuzenean eman ahal izatea, laguntza horiek herrialdeen zorra, defizita eta aurrekontuak zamatu gabe. Sekulako garaipentzat saldu zuen Raxoik.

Ia lau hilabete geroago, Merkelek makurrarazi ditu, Raxoi batez ere. Ekaineko akordioak zehazteko garaia iritsi denean, Merkelek prozesua atzeratu du, eta Raxoiri esan dio erreskate funtsaren laguntza zuzenak ez direla izango Espainiako bankuentzat.

Alegia, Espainiaren gain geratuko direla bankuentzako 40.000 milioi euroak eta bankuetako aktiboek izan ditzaketen galerak. Eta Raxoi pozik, ekainean bezala, horrek Espainiaren zor publikoa lau puntu «bakarrik» gizenduko duelako. Izan ere, Raxoirentzat hori ez da arazoa. Raxoirentzat arazoa, kezkagarria, greba orokorra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.