inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Europa gobernagaitza

2022ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Hilabete eta erdi baino ez du egin Erresuma Batuko Gobernuan Liz Truss lehen ministro kontserbadoreak. Aurretik karguan izan zen Boris Johnson ere krisi politiko iraunkor baten astinduei eutsi ezinda erori zen, eta, etxera joanda, gizendu egin dute Downing Streeteko 10. zenbakiko maizterren azken urteotako zerrenda. Historia dira jadanik. Ikusi beharko da datorrenak zenbat eusten dion, baina aurrekariak ez ditu alde, eta kontserbadoreei inkestek iragartzen dieten kolpeak ez du lagunduko anima dadin hauteskundeetara deitzen.

Europako «demokrazia zaharren» gobernabidea gero eta gorabeheratsuagoa da. Emmanuel Macronek dekretuz onartu nahi ditu aurrekontuak Frantzian, eta oposizioak lehen zentsura mozioa ezarri dio jadanik, kargua hartu eta sei hilabetera. Italian, Silvio Berlusconi gobernuan sartuko ote den zalantzan utzi du Giorgia Meloni neofaxistak. Danimarkako gobernua ere duela hilabete desegin zen, krisi politiko baten ondorioz, eta Suedian, gobernu kontserbadoreak eskuin muturraren aldeko botoak ditu parlamentuan, baina ez dirudi bide erraza izango duenik.

Herritarrak gero eta aspertuago daude gorabehera politikoekin, eta eskuin muturrak aurrera egin du ia kontinente osoan. Etortzekoak diren krisi garaiek ere ez dute gobernabide errazeko aro bat iragartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.