inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Etxegabetze isuria

2016ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Basauriko Udalak iragarri du etxe batetik indarrez kaleratu duten emakumea eta haren alaba «laguntzen eta aholkatzen» jarraituko duela. Bila zezakeen moduren bat etxegabetze dramatikoa saihesteko; adibidez, alokairua bere gain hartuz. Etxerik gabe utzi duten horrek bere esku zegoen guztia egin ez izana esateak zertan lagunduko dion asmatzea ez da erraza.

Europako herrialde aurreratuenen pare ustez bizi den gizartea zipriztintzen jarraitzen dute etxegabetze bortitzek. Horietako asko, gainera, Alokabidek baliabide gutxiko pertsonei egindakoak dira. Esanguratsua, adibidez, aurreko astean Araban egindakoa.

Zeren larria bada bankuek etxegabetzeak egitea, are eta larriagoa baita administrazio publikoak egitea. Politika sozial integratzaile eta aurrerakoi bat martxan balego, Alokabidek ez luke inor kaleratuko, irtenbiderik txarrena baita. Gasteizko kaleratzearen harira egindako adierazpenengatik, Kaleratzeak Stop plataformak salaketa jarri dio Iñigo Urkulluri. Etxegabetutako andreak «baliabideak» zituela eta sistemaz «aprobetxatzen» ari zela esan zuen Urkulluk telebistako eztabaida batean. Diru sarrerak bermatzeko errenta besterik jasotzen ez duen eta hiru seme-alaba dituen andre batek aski diru baduela esateak ez du oso leku onean uzten hori dioenaren sentiberatasun soziala. Ezta herritar babesgabeak kale gorrira zigortzen dituzten alokairu politika publikoak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.