mikel p ansa
HIZPIDEAK

Etika

2023ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Etika Publikorako Batzordearen araudiak argi zehazten du batzorde horri kontsulta bat egiten dioten pertsonei buruzko inolako daturik ez duela argitara emango. Eta tira, hala izango da paperaren gaineko letra beltzetan, baina airean gelditzen diren zuriuneetan beste gauza batzuk gertatzen dira, eta gertatzen diren gauza horiek ez dira oso etikoak.

Unai Fernandez de Betoño EH Bilduko parlamentariak azaldu du iaz salaketa bat aurkeztu ziola batzordeari. Ivan Pedreira PSE-EEko kide eta Garraio Plangintzako zuzendariak, Jaurlaritzako kide izan aurretik, Asmatu izeneko enpresa batean lan egin zuen; Jaurlaritzak zenbait lan eman zizkion enpresa horri, eta erabaki horren parte izan zen Pedreira, baina ez zuen jakinarazi enpresa horretan lan egina zela. Bi urte baziren enpresa utzi eta Jaurlaritzan ari zela, baina, hala ere, kode etikoaren arabera, behartua zegoen interes gatazka bat egon zitekeela esatera; ez zuen hala egin. Etika Batzordeak ohar bat kaleratu zuen, eta Pedreiraren abokatuak, handik gutxira, Fernandez de Betoñori mehatxu egin zion, auzitara eramango zuela. Nola jakin zuen abokatuak salatzailearen berri? Lehendakari bat, hiru eledun eta idazkari bat ditu Etika Batzordeak, eta bistan da haietakoren batek (gutxienez) hitz egin duela hitz egin behar ez zuen lekuan. Orain, zein ausartuko da batzorde horretara jotzera? Eta, batez ere, zer egingo du Jaurlaritzak batzorde horrek sinesgarritasun pittin bat izan dezan aurrerantzean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.