Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak bi gauza egiaztatu ditu: bata, espero zena, ETA armagabetzeko prest dagoela; bestea, jakina dena, Espainiako Gobernuak ETAren amaiera lagundu ez, baizik eta oztopatu egingo duela. Hala erakusten dute egiaztatzaileei buruz esandakoek eta egiaztatzaileek Auzitegi Nazionalera deklaratzera joan behar izateak. Espainiak surrealismoaren muga guztiak gainditzen ditu: ETAk armagabetu nahi eta ezin. Egiaztatzaileek aitortu dute ez dagoela antzeko kasurik munduan. Nola egongo da ba! Espainiak bat eta bakarra izaten jarraitu nahi du.
Ulergarria da Espainiako Gobernuak eskuak zikindu nahi ez izatea; ez, ordea, hari lan zikina egiteko prest daudenak egonda, haien laguntzari uko egitea eta haiei jazartzea. Baina Espainiako Gobernuak aukera daukan guztietan agerian uzten du demokrazia, justizia eta bakegintza kontuetan nazioarteko arauak eta ereduak ez direla beretzat.
Espainiako Gobernuak ez du ETA amaitzerik nahi. Espainiako Gobernuak ez du ETAren aitzakia galdu nahi.
Hizpideak
ETAren aitzakia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu