martxelo otamendi
HIZPIDEAK

ETAko kide ohiak eta etika

2023ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Bitxia da ETAko kide izan direnekin nola jokatzen duten komunikabide batzuek. ETAkoak izan eta ezker abertzalean edo gertu segitzen badute, eta edozein arrazoigatik albiste badira —duela gutxi, garrantzi arineko eztabaida bat udaltzain batekin Madrilen—, identifikazioari berehala eransten diote «ETAko kide ohia»; pertsona horrek ETA utzi zuenetik 40 urte pasatu badira ere.

Herenegun hil zen Andoni Unzalu, azken urteetan PSEren erreferentziazko militantea izandakoa. Patxi Lopezen oso gertukoa Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zenean eta, geroago, Espainiako Kongresuko lehendakaritza hartu zuenean. ETApm-ko kidea izan zen Unzalu gaztetan, eta ez oinarrizkoa. Datu hori ahaztu egin zaie, herenegun eta atzo, Unzaluren biografia idazteko orduan beste batzuei «ETAko kide ohia» jartzen dieten komunikabideei.

Antzeko jarrera daukate alderdi politiko batzuek ETAko kide izan eta haien alderdian sartzen direnekin. Inoiz ez diete eskatu, militantzia berria ahalbidetzen duen karneta eman aurretik, ETAn edukitako jardunaren gaineko irakurketa kritikoa egitea. Adibide askoeta asko daude, nagusiki ETApm-koak izan eta EAJn edo PSEn sartu direnekin.

Alderdi horien jarrera oso bestelakoa da ETAkoak izan eta ezker abertzalean daudenekin. Etika, hitzetik hortzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.