inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Estrasburgori men egin gabe

2022ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Xabier Atristain atxilotu eta Martutenera eraman dute preso. Espainiako Auzitegi Gorenak bizkar eman dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandako ebazpenari —ebatzi zuen Atristainek ez zuela bidezko epaiketa izan, inkomunikazio aldian haren defentsarako eskubidea urratu zelako—. Gorenak ez du bere gain hartu Estrasburgoko epaileen ebazpena, iritzita inkomunikazio aldiko inkulpazioez gain badaudela presoaren aurka beste froga batzuk ere.

Gogorra da Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpena. Gogorra torturaren eta tratu txarren bidez lortutako autoinkulpazioei babes inplizitua ematen dielako. Eta gogorra, beste dozenaka presok har zezaketen auziko jurisprudentzia ezerezean uzten duelako. Agian hori da, gainera, Auzitegi Gorenak lortu nahi duen helburu nagusia: hots, ez dadila berriz gerta Parot doktrinaren modukorik.

ETAk bere jarduera armatua amaitu eta hamar urtera, Espainiako auzitegiak eta estatu barruko beste erakunde batzuk oraindik trabak jartzen ari zaizkio preso eta iheslarien egoeraren konponbideari. Eta, kasu honetan, gainera, nahiz eta Atristain atxilotzera Ertzaintza bidaltzea normalizazio keinu gisa salduko duten, Ertzaintza —eta Eusko Jaurlaritza— Espainiako erakundeen aldera lerraraztea dakar finean, Estrasburgoko auzitegiarekiko desobedientzia itxura duen ariketa juridiko batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.