inaki petxarroman
Hizpideak

Espainiartzea

2012ko urriaren 11
00:00
Entzun
Espainiar ez dena espainiar bihurtzea. Halako zerbait izango da espainiartzea. Ikasle katalanak espainiartu eta espainiar izatearen harrotasuna bereganatzea da Espainiako Gobernuaren hezkuntza politikaren helburu nagusia. Zeresanik ez Euskal Herriari dagokionez. Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroaren esanak hautsak harrotu ditu, baina esan duenak inor gutxi harrituko zuen dagoeneko.

Indigenak ezpatarekin ebanjelizatzera eta beltzak katearekin esklabo bihurtzera joan zen inperioaren handitasun galdua nostalgiaz ikusten dutenen bozeramaile bihurtu da Wert. Haren mezua ezagun bezain zaharra da. Espainiak beti erabili ditu hezkuntza eta hizkuntza herriak espainiartzeko, onean ez bada txarrean. Horretan aritu zen Franco diktadorea 40 urtez, eta horretan ari dira PP eta PSOE aspalditik.

Mehatxu usaina darie ministroaren hitzei. Indarra bai baina konbentzitzeko gaitasunik ez duenaren ezintasun amorratua. Atzotik independentziaren aldekoak gehiago izango dira Katalunian, Werten zintzotasunari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.