inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Espainiaren bultzada 'fracking'-ari

2018ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Nafarroakoarekin egin zuen bezala, EAEko fracking-aren aurkako legea ere aldararazi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Funtsean, bertan behera utzi ditu hidrokarburoak erauzteko teknika hori debekatzen zuten legearen artikuluak. Beraz, legez bidea libre daukate lurraldean —bereziki Araban— fracking-a erabiliz gasa erauzteko asmoa duten proiektuek, besteak beste, Jaurlaritzaren babesarekin aurrera egindakoek.

Izan ere, kasu honetan bat etor litezke Espainiako erakundeen eta Jaurlaritzan nagusi den EAJren interesak. Izan ere, jeltzaleak eta UPD izan ziren orain baliogabetu duten lege hori Eusko Legebiltzarrean babestu ez zuten alderdi bakarrak. Ondoren, gainera, Espainiako Gobernuari laguntza eskaini zion Jaurlaritzak legearen aurkako helegitea jar zezan, parlamentuko eztabaida batean PPko parlamentari Mari Carmen Lopez de Okarizek jakinarazi zuenez.

Haustura hidraulikoa debekatuta dago herrialde askotan, ingurumenean eragin ditzakeen arriskuengatik. Jaurlaritzak, baina, ez dio uko egin, eta orain aukera bat eduki dezake, SHESA enpresa publikoaren bidez, berriz ekiteko. Espainiaren esku hartzeaz baliatuko litzateke horretarako, herritarren ordezkaritza duen parlamentuaren aginduaren gainetik. Haren esku dago aukeratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.