1972ko apirilaren lehen egunean, Errenteriako 12 eta 16 urteko gazte kuadrilla batek lehertu gabeko obus baten granada bat topatu zuen Espainiako armadak Jaizkibel mendian maniobra militarrak egiteko daukan eremu erreserbatutik kanpo, bi kilometrora. Militarrek jaso gabe utzia zeukaten granada lehertu egin zen, gazteetako batek hartuta: bi gazte hil ziren, Iñaki Elosegi eta Juan Etxeberria, eta zortzi zauritu. Jose Manuel Delgado, 14 urtekoa, itsu geratu zen.
Espainiako aurrekontuen negoziazioaren harira, EAJk lortu du militarrek 2021 bukatu baino lehenago Loiolako kuartela uztea, eta lurrak Donostiako Udalaren esku uztea. Ordainduta, ordea. Balio sinboliko handiko lorpena da, Donostiako alkateak bata bestearen atzetik eskuratzen saiatu direna.
Aurreneko lorpen garrantzitsua, Gobernu Militarra Donostiako zentrotik atera, eta Loiolako kuartelean ezkutatzea izan zen; militarren haserrerako.
Bidezkoa da militarrei —urteetan lehergailuak jaurtiz Jaizkibelen inolako ardurarik gabe egin dituzten txikizioak kontuak hartuta— dirua ordaintzea Loiolako lurren truke? Biktimez horrenbeste hitz egiten den garaiotan, zer pentsatuko dute Jaizkibelen hil ziren gazte haien senideek militarrei ordaintzeko konpromisoaz?
HIZPIDEAK
Espainiako militarrei ordaindu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu