Giorgia Melonik babes handiagoa du orain, bozak irabazi zituenean baino, gobernuan hilabete egin berritan. Immigrazioa dela-eta Parisekin izan duen ika-mikak balio izan dio miresmen hori sendotzeko; irabazi berritan, serio plantak eginez, krisi garaian ez dagoela ezer ospatzeko esateak ere gerturatu ditu mesfidantzaz begiratzen zioten baten batzuk, gobernu ezezagun eta aspaldiko ezberdinenak—ultraeskuinenak— aurrekoek egin ez dutena egin dezakeela pentsatu nahi dute eta, egun batetik bestera gobernuak erori eta aldatzen diren Italian.
Baina babes gero eta handiagoa du, batez ere ez dagoelako oposiziorik, ez eta aurre egingo dion ezkerrik, ez zentrorik. PD Alderdi Demokratikoak hauteskundeetan behea jo zuela uste bazen, are gehiago galdu du babesa, eta ikusezin bilakatu da ia.
Eskuin muturrak jendea bereganatzeko duen berezko gaitasunari meriturik kendu gabe, PDk lagundu dio arrakasta lortzen, azken hamarkadan arrazismoa eta nazionalismoa elikatu baitute buruzagi eta intelektualek. Garai batean onartezina zena ohikotu dute, merkatuen esanari erantzuteko hartu dituzten politika eta jarreren ondorioz. Melonik kontra duen bakarra da Italian oso erraz galtzen den denbora.
HIZPIDEAK
Eskuina ezkerraren bizkar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu