Badira hasterako bukaera igar dakiekeen proiektuak, eta badira, joanaren joanean, nahasten direnak ere, noiz hasi ziren bai baina noiz bukatuko diren atzematen zail direnak. Horietako bat da Esako urtegia handitzeko proiektua. Berez, 2001ean adjudikatu zuen Ebroko Ur Konfederazioak (CHE) obra hori, urtegiaren edukia hirukoiztea xede hartuta.
Hasieratik egon da obra horren inguruan zalantza bat baino gehiago. Horien artean, garrantzitsuak dirageologoek egindako ohartarazpenak, nabarmendu baitute urtegiaren eskuin hegala mugitzen ari dela. Orain, mugimendu horien eraginez-edo, gainezkabideak tokiz aldatu direla jabetu da CHE, eta obrak geratu egin ditu, haiek bermatzeko. Etenaldi horrek zenbat denbora hartuko duen eta aurrekontuari zenbat diru erantsiko dion ez du zehaztu, bainaziurtzat jo du ez dela diru asko izango.
Hori ere zalantzan jar daiteke. Duela bi hamarkada baino gehiago adjudikatu zuten obra, eta 100 milioi euro inguruko aurrekontua zuen orduan. Jadanik 386 milioi gastatu dira, eta bukaerako aurrekontua 460 milioikoa izango da, gutxienez. Gastatu den dirutza itzela da, baina hori baino larriagoa da ez dagoela ziurtatzerik zer gertatuko den hasiera bai baina bukaerarik garbi ikusten ez zaion obratzar horrekin.
HIZPIDEAK
Esako urtegia, errealitatearen gordina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu