Normala da edozein herrialdetan herritarrek hitz egiten duten hizkuntza bultzatzea; eta egiten ez den herrialdeetan, egin beharko litzateke. «Gobernu honek lehentasuna eman nahi dio euskarari, Gipuzkoa lurralde euskalduna baita», iragarri zuen astelehenean Gipuzkoako Aldundiak.
Garai ezin aproposagoan etorri da erabakia, kontra jaso dituen erantzunek agerian utzi baitute, hauteskundeen atarian, atzo, Kontseiluak eskatutakoa: «Euskara lehentasunezko izendatu behar da, normalizazio prozesuan hartu beharreko neurriek oinarri legala izan dezaten». Normaletik gutxi du, ordea, euskararen egoerak Euskal Herrian. Aldundiaren iragarpena «sektarioa», «nazia», «faxista» edo «inposatzailea» dela esatea hizkuntzaren normaltasunean atzera egitea baita.
Hizkuntz politika eragingarria lortzeko, «erroko aldaketak» eskatu dizkie Kontseiluak alderdiei, egitaraua prestatzen ari zirela. Erro luzea du euskararen gutxiespenak, eta aldatu nahi duenak programan hori jaso eta iragarri baino gehiago egin beharko luke.
Hizpideak
Erroko aldaketak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu