martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Erretreten ikasgaia

2023ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Inork ezin izango die esan saiatu ez direnik, eta azken momentu arte borroka egin ez dutenik. Badirudi, egoera errotik aldatzen ez bada, bukatu dela Frantzian eta Ipar Euskal Herrian erretreten urte muga 62tik 64ra atzeratu nahi duen legea Asanblea Nazionalean indargabetzeko aukera. Atzo eduki zuten azken saioa, eta ez zuten lortu. Bidean, hamalau protesta egun, dozenaka mila manifestari kaleak hartuta, istilu larriak hainbat hiriburutan. Frantziako politika hainbat hilabetean baldintzatu duen afera izan da, lehen ministro Elisabeth Borneren aulkia dardarka jartzeraino...

Europako herritar askok, inbidiaz, eta gobernu askok, kezkatuta, arreta handia jarri diete Frantziako mobilizazioei. Bai baitakite Frantzian gobernuak amore emanez gero beste herrialdeetan ere pitz litekeela erretreta adina atzeratzearen aurkako sukarra.

Beti esan izan da greba baten arrakasta neurtzeko, lortutakoa bukatutakoan aztertu behar dela, ea gertu edo urruti geratu den hasieran egiten zen eskaeratik. Arrakasta zuzena litzateke, ukitu litezkeen emaitzak neurtuta.

Baina bada zeharkako arrakasta esan geniezaiokeena. Hau da, egindako mobilizazioek lortu badute eskubideak defendatu behar diren kontzientzia hedatzea, herriko beste sektoreekin koordinazio sareak osatzea... lorpena handia da, nahiz arrakasta zuzenik ez lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.