jakes goikoetxea
Hizpideak

Erregimen lokala

2014ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Marka da, gero, Herritarren Segurtasunerako zinegotzi batek, Iruñeko Ignacio Polok, segurtasunaren kontrako arau-hauste larri bat egitea: autoa aparkalekutik ateratzen hasi, ondoko ibilgailua jo, eta, udaltzainek alkohol proba egindakoan, baimendutakoaren (0,25 mg/l) halako ia hiruko maila (0,65 mg/l) ematea. Delitua ere izan daiteke, eta atzo dimisioa eman zuen. Udalaren auto batekin gertatu zitzaion. Zinegotzi bat udalaren autoarekin?

Polorena anekdota izan daiteke. Ez da. Udaltzainen sindikatu batek ustezko irregulartasunak salatu ditu Poloren alkohol proban. Poloren ardurapean, isunak kendu dizkiete Nafarroako Gobernuko kideei, eta salatu egin dituzte, aldiz, isun horiek jarri dituzten udaltzainak. Poloren semea drogak hartuta gidatzen harrapatu zuten, baina drogak hartu zituela baieztatu behar zuten makinak, harrigarriki, ez zebiltzan. Nafarroako erregimenaren, inpunitatearen, beste adar bat da. Simon Santamaria udaltzainburuaren arduradun eta babeslea izan da Polo. Eta hori ere ez da anekdota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.