Ziklikoa da Euskal Herri osorako balioko duen ereserkia bilatu eta proposatzeko ahalegina. Nazio ikuspegitik daukagun ahulezietako bat da ez edukitzea adostutako eta zabal onartutako ereserkia; ez baitugu lortu orain arte, aurreko saioek porrot egitearen ondorioz, gehiengoak onartuko duen himnorik.
Euskal Herri osoko 80 musikarik, atzo, azken hamarkadotan ereserkia aukeratzeko egindako kiniela guztietan egon den Gernikako arbola-ren proposamena aurkeztu zuten jendaurrean. Esate baterako, 1981ean —egun indarrean dagoen Gora eta Gora 1983an onartu zuten—, Euskadiko Ezkerrak Gernikako arbola-ren aldeko proposamena egin zuen; ez zen onartu, baina PSOEketa APk aldeko boto eman zuten.
Atzo proposatutako ereserkiari balio eta funtzio historikoa kendu gabe, eztabaidagai izan liteke kanta horrek dauzkan hitzak —eta hitz horiei darien herri eredua— egokienak ote diren laikoa, modernoa, orotariko berdinzale, interetnikoa, XXI. mendekoa... den eta izango den Euskal Herria ordezkatzeko: «bedeinkatua», «santua», «jainkoa eta jauna» (bost bider).
Nazio askotako ereserkien hitzak guztiz anakronikoak dira oraingo ikuspegitik, baina horiek aspalditik dira ofizialak. Bidezkoa da horren kontzeptu zaharkituak dauzkana aukeratzea?
Segi dezala eztabaidak.
HIZPIDEAK
Ereserki bila berriro
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu