Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Erdoganen kurduak

2023ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak ez du inoiz porrota horren gertu izan, legebiltzarrerako hauteskundeen azken inkestek diotenaren arabera. Baina inkestek esaten dutena gauza bat da, eta beste bat Erdoganek benetan boterea galtzea.

Aspaldian izan diren lurrikararik ikaragarrienak eta inflaziorik handienak herrialdea suntsituta utzi dute, miseria gorrian, krisi bete-betean; baina agintaria boteretik kentzeko nahikoa izango al dira? Balioko al du horretarako oposizioak koalizio bat egiteak? Ezkerra, liberalak, nazionalistak eta kurduak batera joateak?

Erdogan ez da gelditu eta ez da geldituko irabazi arte. Iragarri du gasa hilabetez dohainik izango dela, urtebeteko faktura askoz merkeagoa izango dela, milaka lanpostu publiko sortuko dituela, eta erretiroa aurreratuko diela milaka batzuei.

Neurri populistok hartzeaz gainera, kanpoan sekulako irudia landu du azken denbora luzean, eta gaur egun ezein auzitan bitartekaririk entzutetsuena bilakatu da, ezinbestekoa. Leku guztietan ageri da Erdogan.

Eta hori dena nahikoa ez bada, beti dauzka kurduak, beti, haien kontrako borroka eta alderdiak legez kanpo uztea, hilabete luze hauetako jazarpen gogorrarekin erakutsi duen bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.