arantxa elizegi egilegor
HIZPIDEAK

Erditu ezin direnak

2023ko irailaren 8a
00:00
Entzun
«Ezin bazara erditu, ezin didazu esan zer egin behar dudan», idatzi zuen atzo abortuaren aldeko ekintzaile batek. Mexikokoa da bera. Herrialde hartan gorenak konstituzioaren aurkakotzat jo ditu abortuaren aurkako legeak. Erabakia ez da indarrean berehala sartuko, Kongresuko bi ganberek beste lege bat onartu behar dute abortua despenalizatu ahal izateko. Prozesua hilabete gutxiren buruan amaitu liteke, edo hainbat urtez luzatu.

Mexikoko Gorenaren erabakiak argi dio: «Ez da zigortuko, ez emakumerik, ez haurdunik, ez osasun langilerik abortatzeagatik». Aurrez ere auzitegiak ohartarazia zien agintariei haurdunen eskubideak zirela lehenetsi beharrekoak eta ez umekienak. Azken erabaki hori, baina, orain heldu da, Mexiko presidentetzarako bozetarako kanpainaurrean sartua denean, eta ziurtzat jo daitekeenean emakumezkoa izango dela herrialdeko hurrengo estatuburua. Dena den, horrek guztiak ez dio garrantzia kentzen egindako urratsari. Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan gero eta gehiago dira abortua despenalizatzea onartu dutenak, besteak beste, mugimendu feministek egindako presioei esker. Tamalez, ez da gauza bera gertatzen kontinentearen iparraldean—AEBetan emakume bat zigortu zuten uztailean abortatzeagatik—, ez eta Europan ere. Horietan erditu ezin direnen iritziak pisu handiegia du oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.