Udabiltzaren indarra aniztasunean eta bateratasunean dagoela esan zuen atzo Jesus Mari Agirrezabalak, Udalbiden aritutakoak, Udalbiltza berriro osatzeko bileran. Hamahiru urte iragan dira Iruñeko Karlos III.a aretoan Udalbiltza sortzeko prozesua abiatu zenetik. Lizarra-Garaziko akordioaren garaia zen, ETAk su-etena emana zuen.
Aniztasunetik bateratasunera, ez da lan makala izango talde eragilearena, baina 1999ko irailean Bilboko Euskaldunan sortu zen erakunde nazionalaren oinarrien inguruan bat egiteko arrazoi gehiago daude orain duela hamahiru urte baino, baita ados jartzen saiatzeko ahalegina egiteko motibo gehiago ere. Loren Arkotxak, Udalbiltzan aritutakoak, adierazi du su-etenaren hausturaren ondoren izan zen zatiketatik sortutako «enbor bereko» bi adarrak osagarriak eta bateragarriak direla: «Zatiketa gainditzeko bidean gaude».
Udalbiltza berriaren indarra atzo Baluarteko ekitaldian zeudenen eta ez zeudenen esku egongo da; Euskal Herriaren nazio izaera eta lurraldetasuna aitortzen dutenengan dago gakoa.
Hizpideak
Enborretik, enborrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu