HIZPIDEAK

Emakumeen merituak

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
@mmuxika
2022ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Italiako legebiltzarra 186 legebiltzarkide emakumerekin eta 414 gizonekin abiatuko da, aurreko legealdian izandakoak baino emakume gutxiago, 20 urtean lehen aldiz. Legearen arabera, %60koa izan behar du gehienez batzuen eta besteen kopuruak, baina alderdiek badituzte nahikoa zirrikitu hori gerta ez dadin.

Emakumeen presentzia bermatzeak ez du ikuskera feminista automatikoki ahalbidetzen, alderdiak ez badu bere egiten —Giorgia Meloniren ideologia ikusi besterik ez dago—. Ez da bermea, baina bai bermatzeko bidea. Justizia kontu bat ere bada gutxienez herritarren erdiak izanik dagozkien eserlekuak edukitzea. Kontrakoak ez luke demokrazian lekurik izan behar.

Emakumeen ordezkaritzaren premia ikusten dutenak dira, hain zuzen, alderdiek agenda feminista izan dezaten borrokatzen direnak, eta garrantzitsua da legebiltzarretan agenda bat ezartzea; indarkeria matxistaz edo zaintzaz harago, lan, osasun, hezkuntza edota garraioaz erabakiak hartzeko.

Argi dago Italian Giorgia Melonik gidatuko duen gehiengo eskuin maskulinoak familia tradizionala babesteko duen lehentasunak ez duela erraztuko begirada transbertsala, haren ustez emakumeak eta gizonak leku beretik abiatzen baitira. Meritu kontua da. Etxean geratzea ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.