HIZPIDEAK

Egiarik gabe, iruzurra

Pello Urzelai.
2010eko abenduaren 2a
00:00
Entzun


Eusko Jaurlaritzak txosten bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, «giza eskubideen urraketen eta sufrimendu bidegabeen biktimei» buruz. Aurreko gobernuak 2008ko ekainean aurkeztutako txostena aztertuta, egungo Jaurlaritzak onartu du badagoela «errealitate bat», eta haren «entitateak eta dimentsioak aitortza eta erreparazio prozesu bat» justifikatzen dutela. Baina errealitate hori azaleratu eta sakondu beharrean, orria pasatu nahi du, urraketa horiek guztiak zenbatu eta argitu gabe, urraketa horien guztien erantzukizunaz hitz egin gabe. Aurreko Jaurlaritzak 2008ko txostenean egiara hurbiltzeko egindako saioa garrantzitsua izan zen, baina osatu gabea. Euskal Memoria Fundazioaren Gernikako seme-alabak lanak agerian utzi du estatuen errepresioak eragindako sufrimenduaren dimentsioa txosten ofizialek jasotakoa baino askoz handiagoa dela. Errealitate horren guztiaren egia jakiteari bidea ireki gabe -adibidez, ikerketa independente sakon baten bidez-, nekez hitz egin daiteke benetako erreparazioaz.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.