Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Egarriz hiltzen badira ere

2023ko urriaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Palestinarren belaunaldi askok dute injustiziaren sentimenduaren zama, eskubideen ukazioak eta umiliazioak dakarren astuna. Baina Israelek Mendebaldearen eta terrorismo islamistaren arteko borroka globalaren beste pieza bat besterik ez balitz bezala irudikatu du palestinarren okupazioaren kontrako borroka, eta ideia hori zabalduz joan da Mendebaldeko herrialdeetan.

Iruditeria horrek herrialdeen interesen pean ezkutatzen dena justifikatzeko balio du. Israel potentzia bat da armagintzan, hamar milioi biztanle soilik dituen arren. Militarizaturik dago, defentsan egiten duten inbertsio izugarriek herritarren babesa dute, eta merkatua asetzeko makina herrialde. 2022an hamabi mila milioi euro baino gehiago irabazi zituzten armen salmentan, 2021ean baino %10 gehiago eta aurreko hamarkadan irabazitakoa halako bi.

Eta hortxe dute Gazaren gisako zulo ilun bat herrialde askotara joango diren armen eraginkortasuna frogatzeko. Egunotan Gazatik emandako erantzun larria ez baita ezerezetik sortu. Munduko herrialde ultraeskuinekoetan muturrekoenetakoa da Israel, arrazismoa demokraziaren ikur egiten duen herria, kaleko palestinarrak egarriz akabatzeko batere arazorik ez duena, sinisten duelako bere hildakoek besterenek baino askoz gehiago balio dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.