Sorpasso-aren mamua, Alberto Nuñez Feijook ere bere inbestidura saioko hitzaldian aipatua, mahai gainean dago. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan boto gehien EAJk ez jasotzea ez da inoiz ikusi, baina badirudi aukerak edo beldurrak badaudela EH Bilduk gaina hartzeko. Hala ere, botoetan irabazten duenak ez du beti lortzen agintea. Feijoo bera da horren adibide, eta baita Maddalen Iriarte ere. Irabazten ez duenarentzat garrantzitsuak dira adiskideak. EAJ eta PSE-EE bidelagun izan dira instituzioetan, askotan. Gobernukide dira orain ere Jaurlaritzan. Ez dira beti ados egongo, baina moldatzen dira elkarrekin aurrera egiteko. Hezkuntza Legea hortik gaindi zegoela zirudien, hala ere. Akordio «zabalagoa» lortuko zuela ematen zuen.
Zauri historikoa ireki, astindu eta sendatu gabe ixteko bidean dela dirudi, ordea. Duen pisu historikoagatik herritarrentzat delikatua den gai horretan, esperantza eta beldurrak atera dituzte mahai gainera. Eta, orain, badirudi arazoaren muin gehienak berdin-berdin edo okerrago utzita itxi nahi dutela zauria.
Izan ere, akordio zabalagoa egiteak lagun minari lehentasunezko tratua galtzea lekarke. Eta... lagun minaren premia larria izateak beldurra sortzen duela dirudi.
HIZPIDEAK
EAJk ez du PSE-EE galdu nahi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu