arantxa elizegi egilegor
HIZPIDEAK

Djamani

2023ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Saridewi Djamani zuen izena, eta 45 urte zituen. Atzo hil zuten, Singapurren, urkatuta. 2018tik zekien hilko zutela. Bera zen heriotza korridorean zeuden bi emakumeetatik bat. Droga trafikoagatik zigortu zituzten biak. Djmani 30 gramo heroina zuela atzeman zuten, 2016an, bere etxean. Poliziak baliogabetzat jo zuen haren deklarazioa, drogaren eraginpean zegoela argudiatuta. Epaiketan, Djamanik bere burua defendatu behar izan zuen, familiak ez zuelako abokatu bat hartzeko baliabiderik.

Singapurren azken hogei urteotan exekutatu duten lehen emakumea izan da Djamani. Baina sexuak baino gehiago maila ekonomikoak bereizten ditu Singapurren —eta heriotza zigorra indarrean dagoen herrialde ia guztietan— heriotzaren korridorean amaitzen dutenak. Amnesty Internationalek bere azken txostenean jaso duenez, atzerritar txiroak dira gehienak, abokatu bat ordaintzeko baliabiderik ez dutenak eta, maiz, bertako hizkuntza ezagutzen ez dutenak. Baina heriotza zigorra ez da Asiako estatuak asmatutakoa: Erresuma Batuaren kolonia zela sartu zen indarrean, baina, independentziaren ostean, eutsi egin zioten, eta horrela jarraitzeko asmoa agertu du gobernuak, argudiatuta «droga trafikoaren aurkako oinarrizko tresna» bat dela, nahiz eta datuek kontrakoa iradoki, hau da, trafikatzaileek baztertuenak baliatzen dituztela lan zikinak egiteko, eta bost axola zaiela haiei zer gertatzen zaien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.