Hizpideak

Denona, batzuen izenean

mikel lizarralde
2011ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Bilduma Nafarroan egotea da nire nahia. Beti izan da nire asmoa Nafarroako gizarteak artelan bilduma honekin gozatu ahal izatea». Rothko, Picasso,Tapies, Kandinski, Oteiza, Txillida eta XX. mendeko izen handiko beste artista askoren obren jabea izan da urte luzeetan Maria Josefa Uharte. Haiek zaindu ditu, beti bere hitzei jarraituta,gero Nafarroaren esku uzteko asmoarekin.

Eta bai, obra horiek guztiak Nafarroan geldituko dira, baina ez Uhartek hasieran nahi zuen moduan, nafar guztien esku. Nafarroako Unibertsitateak —Opus Deik, alegia— kudeatuko du artelanak jasoko dituen museoa, nahiz eta Nafarroako Gobernuak museoaren eraikuntza lanak ondo ordainduko dituen —gastuen %40: 10 milioi euro—.

Orain, zalantzan dago Nafarroako Gobernuak nahikoa indar egin duen arte bilduma hori eskuratzeko. Are gehiago kontuan izanik gobernuko ordezkariek behin eta berriro nabarmendu dutela garrantzitsuena bilduma Nafarroan gelditzea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.