inaki petxarroman
HIZPIDEAK

'De Miguel auzia': kitatzeko zorrak

2023ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Hamar eguneko epean espetxera sartu beharko dute De Miguel auziko lau zigortuek. Bukatu zaizkie helegiteak jartzeko aukerak, eta Jaurlaritzari amaitu zaio Alfredo de Miguelek eta Koldo Otxandianok bere menpeko enpresetan kontratupean jarraitzeko aitzakia.

Luze joan da EAJrekin lotutako politikariak protagonista izandako ustelkeria kasua. Agerian geratu dira kontu asko, eta kitatzeko zor batzuk. Besteak beste, kasuan zigortuak izan direnekin erakundeek eta EAJk erakutsi duten zuhurtziaren eta fintasunaren falta sumatu da, esate baterako, ustelkeria trama hau agerian utzi zuen Ainhoa Alberdi enpresariarekin izandako tratuan.

Alberdiri aitortza eta eskertza egin beharko lioke administrazioak, diru publikoak bidegabe erabiltzen zituen ustelkeria trama antolatu horretako arduradunak justiziaren esku jartzea ez zelako posible izango Alberdik salatzeko ausardia izan ez balu. Hori, gainera, garesti atera zaio salatzaileari. Administrazioaren kontratuak jasotzeko betoa pairatu du kasua salatu zuenez geroztik, eta Bizkaiko Ogasunak ikuskaritza fiskal bat egin zion epaiketa baino egun gutxi lehenago. Alberdik oso urte gogorrak pairatu ditu, eta, publikoki, behintzat, ez erakundeek eta ez EAJk ez dute babestu. Badute kitatzeko zor bat erakundeek zuzen jokatu zuen emakume batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.