Hizpideak

Daviden beste porrot bat

Iker Aranburu.
2011ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Injustiziaren aurkako borroka askorentzat adibide polita izan da Daviden eta Goliaten istorio biblikoa. Baina txikiek irabazten duten aldi bakoitzerako garaipen sorta ederra lortzen dute handiek. Azken adibidea atzo bertan jakin genuen: munduko enpresa handienak, AEBetako Wal-Mart supermerkatu kateak, ihes egin dio milaka milioi dolarreko isunak ekar ziezaizkiokeen salaketa bati. AEBetako Auzitegi Gorenak atzera bota zuen emakume talde batek —Wal-Marten lan egin duten 1,5 milioi andreen izenean—, enpresaren aurka bazterketagatik jarritako taldeko salaketa. Epaiak, berez, ez du esaten Wal-Martek inoiz emakumeak baztertu ez dituela, baizik eta ez dagoela arrazoirik salaketak biltzeko.

Antza, kasualitate hutsa da Wal-Marteko langileen %70 emakumeak izan arren buruzagitza karguetan hirutik bat baizik ez izatea; edo lan beraren truke emakumeek gizonek baino 600 dolar gutxiago jasotzea. Wal-Marteko Davidek ez ezik, beste askok ere galdu zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.