GALen sorrera edo, haren hitzak erabiliz, «Frantzia HegoaldeanETAren kontra legez kanpoko ekintzak egiteko» erabakia zuzena izan zela defendatu izan du beti Ricardo Garcia Danborenea Bizkaiko gobernadore zibil izandakoak. Gehiago ere esan zuen 1995ean, El Mundo-ri eskainitako elkarrizketa batean: «Tamaina horretako antolaketa —poliziak, guardia zibilak, armak, ibilgailuak eta dirua mugitzen dituena eta Barne eta Defentsa Ministerioko kideak mugiarazi eta koordinatu behar dituena— goitik baimendu behar da, Gobernuko Presidentetzatik». Garai hartan Euskal Herrian zeuden gobernadore zibilak ekintza horien jakitun eta partaide zirela ere adierazi zuen.
Zigorrak arinak izan dira, ordea, Danborenearentzat —GALekin lotutako guztien antzera—. Auzitegi Gorenak ez zuen talde armatu edo talde terroristako kide gisa zigortu, eta soilik zazpi urteko zigorra jarri zion Segundo Mareyren bahiketagatik (Espainiako Gobernuakberehala indultatu zuen). Orain, ia 30 urte geroago, Kongresuak 2.064 euroko gainsari bat ordaintzen dio, bere pentsioari gehitzen zaiona; baina PSE-EEri ez zaio ondo iruditu pentsio hori kentzeko eskaera, Danborenearentzat «heriotza zigor zibila» litzatekeelako. Biktima batzuen aldeko justiziarekin, erreparazioarekin eta aitortzarekin ahoa betetzen zaien horiei, ez ote zaizkien beste biktima batzuk ahazten.
HIZPIDEAK
Danboreneari gainsaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu