martxelo otamendi
HIZPIDEAK

CNIren sekretu ozenak

2022ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Zer untxi mota aterako du kapela luzetik Espainiako Gobernuko Pedro Sanchezek Pegasus auziak —telefono bidezko espioitza Kataluniako 50 independentziazaleri eta Arnaldo Otegiri eta Jon Iñarrituri, oraingoz horiei— Katalunian sortu duen haserrea baretzeko? Kataluniako eta Espainiako gobernuek behinola osatu eta hilabetetan ia abiatu ez den negoziazio politikoaren mahaia indartzeko prest omen dago orain Sanchez, independentziazaleak lasaitzeko edo.

Akats larria egingo dute buruzagi independentziazaleek Sanchezi bi planoak nahasten uzten badiote, alegia, onura politikoa atera nahi badiote espioitzaren eskandaluaren larritasuna itzaltzen uztearen truke. Hori da, gehienez, Sanchezek eskainiko diena, jakinda erdi hilda dagoen eta Kataluniako independentziazaleen artean oso ilusio gutxi sortzen duen mahai horren aldeko apustu handia egiten duela ERCk.

Zerbitzu sekretuak biltzen dituen CNIko arduradun politiko nagusia, legeak horrela agintzen baitu, Defentsa ministroa da: Margarita Robles, magistratua lanbidez. Auziaren harira Roblesek esan du ez Guardia Zibilak ez Polizia Nazionalak ez dutela Pegasus programa erabili inor zelatatzeko, eta CNIk egin ote duen galdetuta, erantzun du legeak galarazi egiten diola jendaurrean CNIz hitz egitea. Ezin zuen argiago esan CNIk erabili duela espioitza programa hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.