Xabin Makazaga.
Hizpideak

Bukatu da, akabo

2012ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Gero eta logika gutxiago du, Antonio Basagoiti popularraren hitzetan, Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzan Patxi Lopez mantentzen jarraitzeak. Eta, horrenbestez, gobernu akordioa amaitutzat jo eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio. Bezperan argitaratutako elkarrizketa batean Lopezek agintaldia amaitu behar lukeela esan zuela Basagoitik? Peccata minuta, nahiz eta Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileari deigarria egin zaion halako kontraesana. Ezker abertzalearen legez kanporatzea baliatuta, logikak ez, baina aritmetikak ahalbidetu zuen PSE-PP gobernua. Abertzalea ez den lehendakari bat izan da Ajuria Enean, baina ekimen gogoangarririk egiteko urte zailak egokitu zaizkio —ditxosozko krisia—, eta ETAren amaieraren hasieran lekuko izateko pribilegioa izan dute.

Herritarren benetako kezkei eman nahi zieten ahotsa, auzi identitarioak bazter utzita. Baina Lopezek Auzitegi Konstituzionalera jo duenean ukatu dio babesa Basagoitik. Logikoa da, batzuentzat ez baitago Espainiari muzin egitea baino bekatu handiagorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.