Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Bortxatuak susmagarri

2017ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Datorren hilaren 13an hasiko da Iruñean iazko sanferminetan neska bat bortxatzeaz akusaturiko bost gizonen epaiketa. Nafarroako Auzitegiak erabaki du ateak itxita egitea epaiketa, biktimaren intimitatea babesteko ez ezik, akusatuen «gehiegizko esposizioa» ere saihesteko. Ea oraingoan aginduak bete eta bortxaketaren inguruko zirku mediatikoa indargabetzen den. Izan ere, iazko eraso sexual horri buruz direnak eta ez direnak zabaldu dira hedabide eta sare sozialen bitartez. Erasoa salatzeko, Iruñeko udaletxeko plaza jendez lepo bete zen, eragileek eta ordezkari politikoek gogor kritikatu zuten, baina, aldi berean, erasoaren ingurumarian hainbat eta hainbat teoria, elkarrizketa eta irudi zabaldu ziren. Eta guztia batera ere bai; hau da, bortxaketaren ustezko irudiak ikusiz, hura hala izan ote zen eztabaidan jardun zuten telebista saioak. Hain muturrera joan gabe, «ustezko bortxaketa» esaldia behar baino gehiagotan irakurri dugu, salatutako delituak, horren ondotik zabaldu den auzibideak eta epaiketak berak oinarririk ez balute bezala.

Torturak jasan dituztenek bezala, halako erasoak jasan dituzten emakumeen kontrako indarkeria unean uneko indarkeria ekintzaz haratagokoa da. Bortxatzeaz gainera, hori egin izana eta batik bat jasan izana zalantzan jartzen baita aldiro. Halako erasoetan, biktima beti da susmagarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.