Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Bizitzeko nahikoa lan

2023ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Telefonorik gabeko paseoek aspaldiko kontua dirudite, edo kanpoko mezuen interferentziarik gabeko lagunarteko tertuliek. Teknologiak —sakelakoak fikzio ziren garaitik ere—, bizitzeko eta lan egiteko modua aldatu zuen, azkartu, baina denbora gutxiagoan gauza gehiago egiteko aukerak ez du denbora libre gehiago utzi gauza gutxiago egiteko; aitzitik, erritmo bizian behar direnak eta ez direnak ekoiztera garamatza, behar baino gehiago edukitzeko. Teknologia dena egin nahi eta ezinaren iturri ere bada.

Denborarik ezaren estuasunean, antsiolitikoen garaiotan, hasi dira aztertzen nola hobeto bizi eta denbora libre gehiago eduki. Astean lanordu gutxiago egiteko borrokak aspaldian daude apalduta, baina, orain, astean lau lanegun egiteko egitasmoak lekua hartu du, 4 Day Week kanpaina abiatu zutenez gero. Soldata beraren truke lanorduen %20 gutxiago egitean langileen estresa arintzen dela ondorioztatu dute, eta orduak produktiboagoak direla. Aurka agertu direnek, berriz, produktibitatea jaitsi gabe ezinezkoa dela adierazi dute.

Produktibitatea hobetzen dela ondorioztatzeak ez du esan nahi produkzio bera lortzen denik —ez luke neurgailu bakarra izan behar—, baina ez dago dudarik erotu gabe bizitzeko nahikoa lan dagoela baldin eta bizitzeko denborarik hartzen ez bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.