Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Bizitzaren arrastoan

2022ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Zergatik? Nola ez ikusi etor zitekeena, bazetorrena, iritsi dena? Jendetza batu da hilotzaren ingurura, senide kuttunak utzi duen hutsa betetzera, hildakoa biziberritzera. Bizi-bizi, familiaren eta lagunen magala.

Zerk eraman zaitu, aita, bikotekide, anaia, iloba, seme, lehengusu eta lagun maitea, zeure buruaz beste egitera? Zein iluna izango zenuen zeharkaldia argirik ez ikusteraino. Kulpa eta kezka, astungarri madarikatuak; itotzerainokoak. Kulpa eta kezka, baita ere, itolarrian zeundela arnasa emateko modurik sentitu ez dutenek, ez direlakoan gai izan argi izpi bat pitzatzeko zulo beltzean.

Galderak mamu beltzak dira, logikaz kanpoko kontu eskatzaile harroputzak. Pentsamendu aldrebestuen konspiratzaileak. Gaixorik zegoen? Nola ez egon gaixorik, lepo egin du eta? Baina nola jakin noraino zegoen hautsita?

Sumatu ezinda ibili arren, puskak jaso eta osatu behar dira orain, barru-barruan txikitu den horri beste gorputz bat eman, izena eta izana, hitzen joskera kontrako eztarrira joan arren. Suizidioa ez dadin hil, «isilean eta bakarrik» jasotzen dituen esaldi funtsik gabean, zuretzat zentzurik ez lukeen tabuan.

Hiltzeko modua baino bainoagoa baita denon baitan utzi duzun arrastoa, eta irakaspena, bizitzeko moduaz eta bizipozaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.