gurutze izagirre intxauspe
Hizpideak

Bide orriak

2013ko ekainaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hogeita lau urte egin zituen kartzelan Antton Troitiñok. 2011n geratu zen aske, baina mendeku gose ase ezinez elikatzen diren sektoreen presioei men eginda, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak berriz kartzelatzeko eskatu zuen aske utzi eta lau egunera, Parot doktrina-ren karta baliatuta. Ez zuten topatu. Londresen atxilotu zuten gero, eta estradizioa onartu du hango auzitegiak. Berriro Espainian espetxera dezakete, eta berriro egingo dituzte milaka kilometro senide eta lagunek kartzelara, gaurko egunez beste hainbatek egingo dituzten bezela. Hori bide bat da: mendekuarena.

Badago beste bat. Maixabel Lasak (ETAk tiroz hil zuen Juan Mari Jauregiren alargunak) eta Lurdes Zabalzak (Guardia Zibilek atxilotu eta torturaz hil zen Mikel Zabalzaren arreba) orriotan marrazten dutena. Gatazkaren ondorioak zuzenean pairatu dituzten bi lagun Iruñeko Gaztelu plazan elkartu dira, mahai baten inguruan. Etekin politikoak alboratzeko eskatu diete eragileei, elkarbizitza posible dela, beraiek egin zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.