Amagoia Gurrutxaga Uranga.
Hizpideak

Beste 59 presoak

2013ko urriaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiak Ines del Rioren oinarrizko eskubideak urratu dituela ebatzi berri zen Estrasburgo, eta kazetariak galdera egin zion ministroari, non eta Madrilgo Justizia Ministerioan: ba al dago ebazpenari intsumisioa egiteko aukerarik? Estatuko fiskal nagusiak argi erantzun zuen atzo, Del Rio kaleratzearen alde eginda, eta Auzitegi Nazionaleko epaileek aho batez hartu zuten presoa aske uzteko erabakia.

Horrela hartu ahal izan du herrirako bidea Del Riok, 26 urteko kartzelaldiaren ondoren, behar baino bost urte gehiago itxita egin ostean. «Estatuarekin zorretan dago», esan zuen Justizia ministroak herenegun. Legeari zor dion begirunea ez duela gorde nazioartetik esan berri ziotenean. Harrezkeroztik, biktimen min ulergarria haizatzeari ekin diote batean eta bestean, Estrasburgok Ines del Rio Espainiaren gehiegikeriaren biktima izendatu duela ezkutatu nahiaren nahiaz.

Eta Londresko Auzitegi Gorenak baldintzapean libre utzi zuen atzo Antton Troitiño. 59 pertsonak Parot doktrinaren preso segitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.