Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta berehala eta baldintzarik gabe askatzeko eskatu diote Auzitegi Gorenari Donostian. Eskatu beharra berez beharko lukeena: hori da herri honen aspaldiko patua, Madrilgo frontoiarekin etengabe topo egitea. Bateragune auziko zigortuek denbora gehiegi eman dute espetxean, egun bakarra ere gehiegi izango zen eta.
Herritar asko dauzka preso Espainiak lan politiko —edo kazetaritza lan— hutsa egiteagatik. Bidegabekeria larriak egin ditu Madrilek ETAren aitzakian, berriki Amnesty Internationalek berak ohartarazi duenez. Baina Bateragune auziko zigortuak sinbolo bat dira. Besteak beste, haiek egindako lanari esker iritsi zelako iazko urriaren 20ko ETAren erabakia.
Bateraguneko bostak sinbolo bat badira ere, Arnaldo Otegi, gainera, politikoki indar itzela daukan erreferente emankorra da. Eta, segur aski, horregatik segitzen du preso. Baina itzalean jarraitzen duen egun bakoitzak bere itzal politikoa handitu besterik ez du egingo.
Hizpideak
Berehala, baldintza gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu