Oso toxikoa da bentzenoa, prozesu industrialetan gehien erabiltzen den gai kimikoetako bat. Dosi handietan arnastuta, heriotza dakar. Dosi txikietan, logurea, goragalea edo konbultsioak eragin ditzake. Dosi txikietan etengabe arnastuz gero, heriotza ekar dezake. Gogor erasaten dio pertsonaren inmunitate sistemari. Leuzemiak eta bestelako minbizia mota batzuk sor ditzake.
Jaurlaritzak bi astez itxiarazi du Petronor, Muskizko airean bentzeno kopuru handiak atzemanda. Herritarren kexak eragin zuen Jaurlaritzaren ikerketa. Pentsa daiteke zer-nolakoak igaro behar izan dituzten inguruko bizilagunek Jaurlaritzak horrelako neurri zorrotz bat hartu duenerako.
Findegiak ekin dio berriro ekoizteari. Ekin dio ingurumena kutsatu eta herritarren osasunari kalte egiteari. Ekin dio bentzeno, CO2, SO, NOx, floruro, zink eta bestelako gai toxikoak isurtzeari. Ez dezatela esan ekonomikoki Bizkaia biziarazten duela, horren albo ondorioa Meatzaldeko herritarren bizi-kalitatea eta osasuna hiltzea dela aitortu gabe.
Hizpideak
Bentzenoa Muskizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu