Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Benetakoak eta ustezkoak

2023ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Ur bareak. Hori esan nahi du arelauquen hitzak mapudunguneraz. Baina Burco enpresa belgikarrak harrotu zituen urak Arelauquen Golf & Country Club SA eraikitzerakoan, Argentinan. Luxuzko gune bat egin zuten Celestino Quijada komunitate maputxean, 700 hektarea bereganatu, eta alanbrez zedarritu. Zeuzkaten eremu lauak kendu zizkieten. Orain gutxi izan da albiste, justiziak erabaki duelako enpresak hesiak mugitu behar dituela, baina hamabost urte egin dituzte bakartuta, mendi bat zeharkatu behar izan ere, Bariloche hirira bidea egin nahi izan dutenek. Aurrerapausoa da, baina hasiera besterik ez, hamar urte iraun dezake-eta gutxienez auziak, enpresa ustiatzaileek abokatu talde boteretsua dutelako lanean, helegiteak jartzen.

Azken urteotan —lehen ez bezala—, itxuraz onartzen dituzte maputxeen eskubideak, betiere eraikuntza eta turismo interesetatik kanpoko lurretan bizi badira, oinarrizko zerbitzurik iristen ez den lekuetan. Baina, Rio Negro kasu, interesik dagoen guneetan, multinazionalek, estatuaren eta militarren laguntzaz, maputxe faltsutzat eta biolentotzat jotzen dituzte; haien ustezko indarkeria baliatzen dute lurrak bereganatzen jarraitzeko. Maputxeen ustezko erasoak baliatu zituzten iaz ere, 2017an lurrak berreskuratzeko hasi zituzten elkarrizketak bertan behera uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.