martxelo otamendi
HIZPIDEAK

BEC eta Sadar, gure Netflix

2022ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Asteburu bikaina eduki du euskarazko ekoizpenak: Hertzainak taldeak 30.000 ikusle bildu zituen BEC bi bider beteta, eta 13.300 egon ziren, goiz eta arratsaldeko jardunean, Nafarroa Arenanjokatu zen Bertsolari Txapelketan.

Zoriak nahi izan du bi ekitaldiak data bertsuetan izatea, benetako egoeraren irudi distortsionatua eskainita. Hala izan arren, ikaragarria da bi ekitaldi horietan bildutako jendetza, euskarazko komunitatearen tamaina ikusita.

Pantailak Euskaraz taldearen eskakizunarekin bat eginda —euskaraz sortzen ez den ekoizpena euskaraz ikusteko eskaera guztiz bidezkoa—, euskaraz sortuak diren egitasmoetan inbertitzen segitzea da bidea, eta baliabideak handitzea; jakinda kasu gehienetan emaitzak askoz apalagoak izango direla. Ekoizpen bakoitzak bere publikoa dauka, batzuek handia eta besteek txikia, kalitatea da giltza.

Gertatzen denetan, pozgarria da ikustea antzokiko eserleku gehienak beteta daudela, eskaintzen dena musika, antzerkia, zinema, poesia, bertsoa, zirkua... izan.

Gure Netflix euskaraz sortutako lanak dira, prozesuan parte hartzen dutenak bertakoak izanda, eskola sortzen duelako, inbertitutakoa hemen geratzen delako, erreferenteak gure herrikoak direlako, gure istorioak, gure kezkak, gure errealitate desberdinak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.