arantxa elizegi egilegor
HIZPIDEAK

Batasuna xehetasunen gainetik

2023ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Aspaldian ikusi gabeko irudia erakutsi zuten atzo Korsikako nazionalistek, batasunarena. Heriotza batek eman dio bidea bat egite horri, Yvan Colonna militante independentistarenak. Iazko martxoan hil zen Colonna, beste preso batek emandako jipoiaren ondorioz, eta horrek protestak eragin zituen uhartean, harik eta, joan den otsailean, Frantziako presidente Emmanuel Macronek autonomia estatusaz «taburik» gabe hitz egiteko prestasuna agertu zuen arte.

Estatuburuak konstituzioari eta erakundeen erreformari buruzko agerraldia egitekoa du hilaren 14an. Ikusteko dago hitzari eutsiko ote dion eta uhartearen etorkizun konstituzionala ere mahai gainean jarriko ote duen. Bitartean, baina, Korsikako nazionalistak sendotuta irten dira, gai izan direlako, xehetasunak xehetasun, mende erdiz bizi izan duten gatazka gainditu eta euren helburua finkatzeko: autonomia legegilea eskuratzea. Hunkituta agertu zen atzo Gilles Simeoni gobernuburua, eta esan zuen Korsika aitortua izan dadin «borrokatu direnena» dela lorpena. Borroka, ordea, ez da amaitu. Elkarrizketek luze joko dute, eta xehetasunek gero eta pisu handiagoa hartu. Zuloz beterikoa izango da bidea; horietan estropezu ez egiten asmatu beharko dute korsikarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.