Hizpideak

Barcinarekin ados

enekoitz telleria sarriegi
2011ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea penatuta dago. «Pena demokratikoa» sentitu du Bilduk ez dituelako salatu herenegun Okzitaniako Tolosan jaso zituen hiru tartakadak—Nafarroako Parlamentuko alderdi gehienek salatu zuten ekintza ohar baten bidez eta abstenitu egin zen Bildu—. «ETAren inguruari» egotzi dio Barcinak Mugitu desobedientzia mugimenduak AHTaren egitasmoa salatzeko egindako ekintza —bi lagun atxilotu zituen atzo Nafarroako Foruzaingoak ekintza horren ustezko egile gisa—, eta zera hausnartu du Nafarroako presidenteak: «Edozein pertsona demokratikorentzat indarkeriaren amaierak ez du esan nahi hilketak amaitzea bakarrik, baita indarkeriaren amaierak berarekin dakar indarkeria fisiko eta psikiko ekintza oro amaitzea ere».

Ados Barcinarekin, inposatutako proiektuak, desjabetzeak, inpaktu ekologikoak, baliabide publikoen xahutzeak, besteak beste, indarkeriaren bere parametro horietan sartuko balitu. Kontatzen hasita, hiru tartakada baino askoz gehiago dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.