Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Bada edo ez da indarkeria matxista?

2023ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Legez kanpokoa da haurdunaldi subrogatua Euskal Herrian. Espainiako eta Frantziako legeek debekatu egiten dute praktika hori. Are gehiago, Espainiako legedian aurtengo otsailetik jasota dagoenez, haurdunaldi subrogatua indarkeria matxista da. Baina asko dira gurean haurdunaldi subrogatuaren bidez guraso izan diren familiak —betiere beste herrialde batean erditu den emakume baten bitartez—, eta horrek, gutxien-gutxienez, kontraesan handi bat adierazten du. Nola liteke herrialde batean legez kanpokoa den zerbait legezko bihurtzea beste herrialde batean egiten denean? Hemen indarkeria matxistatzat jotzen dena beste herrialde batean gertatzen bada, indarkeria matxista izateari uzten dio?

Alemaniak, adibidez, arautua du hori, eta legeak dio atzerrian haurdunaldi subrogatu bidez jaiotako umeak automatikoki administrazioaren zaintzapean gelditzen direla muga zeharkatzen dutenean. Neurri horri esker, praktika hori ia erabat desagertu da Alemanian.

Gogorra da neurria. Aitzitik, errazegia da beste alde batera begiratu eta halako praktika bat beste herrialde batean gertatzen delako legezko bilakatzea. Eta bitartean, Bilbon, haurdunaldi subrogatuaren onurak goratzeko kongresu bat egiten ari dira gaur arte, udalarena den egoitza batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.