mikel lizarralde
Hizpideak

Babesik gabe

2012ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Zaharrak berri Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gaur hasiko da Madrilen Askatasuna eta D3Mren aurkako epaiketa. Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetan ETAren aginduetara aritzea leporatuta, Baltasar Garzonek, Espainiako ezkerrak orain jainkotzat aurkeztu nahi duen epaile horrek berak, zortzi kide atxilotzeko agindua eman zuen urte hartako urtarrilean, Batasunaren buruzagitza berreraikitzen saiatzeagatik. Orain hamahiru dira auzipetuak, eta 109, berriz, haientzat eskatzen dituzten espetxe urteak.

Ez da lan politikoa egiteagatik Auzitegi Nazionalean euskal herritarrak epaitu edota epaituko dituzten lehenengo aldia. Epaitegi horretan daude Batasuna eta EHAK-ANV auziak —40 eta 43 auzipetu hurrenez hurren—, eta Auzitegi Gorenean, berriz, Bateragune auzia. Okerrena da epaiketari babesik gabe egin beharko diotela aurre auzipetu eta abokatuek, epaileak zein diren jakin gabe eta aurkeztutako lekuko ia guztiak baztertuta. Eta deliturik egin ez duten ziurtasunarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.